Bertso agenda 2026-10-16

Ia hamarkada bat igaro da Zaldibian txapela ez, zapia janzten hasi zirenetik. Bertso saio errotua bihurtu da herrian. Gauez hasi bazen ere, eguerdian da azken urteetan eta aurten ere hala izango da. Bihar, urriak 17 14:00etan izango da bertso bazkaria Zubiburu elkartean. Zapia eskuratzeko nor baino nor ohi bezala puntako lau bertsolari: Igor Elortza Aranoa, Maider Arregi Markuleta, Oihana Bartra Arenas eta Xabat Illarregi Marzol. Saroi Jauregi Aiestaranek egingo ditu gai-emaile lanak. Sariketa honetan entzuleek erabakitzen dute zapiduna, eta aurten ere hala izango da. Zapia, Belen Mediavillak josten du urtero, eta aldi oro kolore berri batez. Bazkarirako txartelik ez da geratzen jada, baina, bazkal ostean saioaz gozatzera hurbil daiteke nahi duena.
Bertso jarriak 2026-10-15
Urriaren 15ean 2026-10-13