Ostiralean, 18:00etan, Mirentxun 2024-11-27

I. Imanol Lizardi bertsolari gazteen sariketa Lasarte-Orian

I. Imanol Lizardi bertsolari gazteen sariketa Lasarte-Orian

Bertsolari gazteentzat beste sariketa berri bat jarri dute abian Lasarte-Orian: I. Imanol Lizardi bertsolari gazteen sariketa. Imanol Lizardi Lasarteko bertso-eskolaren sortzaileetako bat izan zen eta bizi osoa eraman zuen euskera eta bertsoaren inguruko lanetan. Bere izena gogoan, sariketa berri bat izango da 15-20 urte arteko bertsolarien bideratua eta herrialde desberdinetako sei bertsolari ariko dira kantuan:

Maddi Lasa (Gipuzkoa)
Aratz Arzelus (Gipuzkoa)
Kelmene Abaitua (Bizkaia)
Kattin Lizarraga (Nafarroa)
Iraide Onaindia (Araba)
Hegoi Amabizka (Araba)

Gai-jartzen, Aizpea Garmendia.

Egun bakarrera jokatuko da sariketa. Hitzordua Mirentxun, 18:00etan.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza