Ezterenzubin sortua eta San Frantziskon bizi izana 2024-11-28

Johnny Kurutxet bertsolaria hil da

Johnny Kurutxet bertsolaria hil da

Johnny Kurutxet bertsolaria zendu da 78 urterekin, euskal diasporako bertsolari nabarmenetako bat. Jaiotzez, Jean Kurutxet, San Frantziskon jaio zen, jatorria Ezterenzubikoa badu ere. Bi urterekin itzuli zen familiarekin Euskal Herrira, eta bertan bizi izan zen 19 urte bete arte. Ondoren, AEBetara itzuli zen eta bertsolaritzaren eta euskal kulturaren erreferenteetako bat izan da. Hamarkadatan aritu izan da bertsotan bertako jaialdietan, eta 1988ko Gardnerville (Nevada) lehenengoz egin zen Bertsolari Txapelketan ere parte hartu zuen.

Bere bertsolaritza ibilbide luzean, hamaika jaialditan parte hartu du, baita Euskal Herrira egindako bisitetan ere. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko egoitzan ere egin zuen bertsotan, Diasporatik izeneko bertso jaialdian. Aurten ere parte hartu du diasporako bertso saioetan; azkena, San Frantziskon.


Johnny Kurutxet Bertsozalezale Elkarteko Amasa-Villabonako egoitzan bertsotan.

Euskal diasporako aurpegi ezagunenetako bat, elkarte askotan parte hartu izan du, baita lehendakaritza karguak hartu ere. Bere lanari aitortza egin zioten 2003an, National Endowment for the Arts sari nazionala eman zioten, bat-batean diskurtso bat asmatzeko artea AEBetan ere gordetzen egindako ahaleginagatik.


Johnny Kurutxet AEBtan, Julio Soto eta Amets Arzallusekin.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak