Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-28
Ibrahima Balderen eta Amets Arzallusen Miñan liburua (Susa, 2019) oinarritzat hartu eta izen bereko antzezlana egin du Artedramak. Ander Lipusek zuzendu du obra eta bera da aktoreetako bat. Lipusek berak, Miñan liburua irakurri eta antzerkia oholtzaratu arteko prozesuari buruz hitz egingo dute. Baita antzerkia jendartean izaten ari den harrerari buruz ere.
Ander Lipus bertsolaritzari loturik egon da umetatik. Markinako bertso-eskolan hasi zen eta Madrilera aktore ikasketak egitera joan zen arte aritu zen bertsotan. Bertsoak eta bertso munduak ate asko zabaldu zizkion Ander Lipusi. Garai hartako pasadizoei eta sentipenei buruz hitz egingo du Mirari Martiarenarekin.
Madriletik itzuli zenean, bertsolariekin esperimentatzen hasi zen eta hainbat emanaldi berezi egin zituen. Bertso tranpak edo Erregea eta bufoia izenekoak besteak beste. Bere burua, bertsolariekin batera emanaldi horietan inprobisatzeko prestatu zuen. Hainbat pertsonai desberdin gorpuztuz eta Euskal Herriko plaza desberdinetan barre algarak eraginez.
Beasain eta Zarauzko bertsoaldiak
Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen bertso jaialdiko bertsoaldiak izango dira aste honetako Hitzetik Hortzeran. Maitane Legarretak egin zituen gai-jartzaile lanak eta kantuan aritu ziren German Urteaga, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe, Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta June Aiestaran.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan egin zen bigarren finalaurrekoa ere eskainiko dute. Bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Aner Euzkitze, Eneko Araiztegi, Eneritz Artetxe eta Unai Mendizabal. Jon Zaldua gai-jartzaileak gidatu zuen saioa.
Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan ETB1en.
Lehenbiziko aldiz ospatu zen Eskukula bertso eskolak 2024-12-06
Gipuzkoako Bertsolari txapelketa 2024 - finala 2024-12-02
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14