Gipuzkoako Txapelketa - finalaurreak 2024-12-02

Herrialde bateko finalaurrekoetan ia 4.000 lagun bildu zirenekoa

Herrialde bateko finalaurrekoetan ia 4.000 lagun bildu zirenekoa

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan ohitu egin gara aretoak, kiroldegiak eta frontoiak jendez beteta ikustera. Normaltzat hartzeraino ia. Aurreko faseek bezala, finalaurrekoek ere beren ekarpena egin diote txapelketak sortzen duen (edo sortzeko gaitasuna duen) energia kolektibo hori bisualizatzen. Hiru finalaurreko eta hiru betekada: ia 4.000 lagun herrialdeko bateko finalaurreko fasean. 1.200 lagun Oiartzunen, 1.400 Zarautzen (sarrerak agortuta) eta 1.300 Arrasaten (sarrerak agortuta), Txapelketa batek bailara horretan inoiz bildu duen kopururik handiena ziurrenik.



Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak baldintzarik oneneko hiru plaza eskaini dizkie finaleurrekoetara sailkatzea lortu duten 18 bertsolariei eta bertsozalegoari orokorrean. Eta gustu zuenak, telebistaz, internetez edo irratiz jarraitzeko aukera. Adin guztietako publikoz gainezkatutako hiru plaza, bertsolaritzaren memoria kolektiboan bere lekutxoa izango dutenak.



Etorriko da finala, Illunbeko jendetza, eta tsunamiaren gisa pasako da aurreko fase guztien gainetik, aurreko datu guztiak txiki utziz.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza