Lanarteak plazaratuta Euskararen Egunaren harira 2024-12-03

Euskararen larrialdiari koplak

2024/20241203euskarareneguna/euskararenegunekokoplak.mp3.mp4
«Entzun arretaz eta zalantzak argitu ahalko dituzu».

Euskazko kultura, euskara bera bezalaxe, larrialdian dagoelako, koplak zabaldu ditu Lanartea elkarteak gaurko eguneko ekitaldietan irakurri zein kantatzeko. Hauexek Euskararen Egunean herriz herri kantatzeko koplak:

 
Euskal sorkuntza larrialdian dagoela uste duzu?
Entzun arretaz eta zalantzak argitu ahalko dituzu.

Euskal kultura deitzen duguna biak batera ez da ba?
Askok zergatik banatzen dute kultura ala euskara?

Euskal sorkuntzak badu lekurik kultur programazioan?
Ala kuotaka saltzen gaituzte haizearen prezioan?

Euskal kulturak ba al du bere kultur programaziorik?
Ala ez dago dirurik eta ez dago espaziorik?

Euskal sorkuntzak erdal sorkuntza ote du arerioa?
Ez al diogu geureari zor bere foku propioa?

Euskal sortzaile anitzak gara, eta kulturaren plazan
inork ezin du zalantzan jarri izatea zertan datzan.

Euskal sorkuntza erakundeen diskurtsoen edergarri?
Utzi loreak botatzeari eta oinarriak jarri.

Euskal sorkuntza Euskal Herriko aberastasuna ote?
Hala esaten duten gehiegik bizkarra eman diote.

Euskal sorkuntzan dihardugunok zein lan baldintza ditugu?
Prekarietate derrigortuak sorlana baldintzatu du.

Euskal sorkuntzan dihardugunok segi dezakegu sortzen?
Nola jarraitu inork ez badu hau lana denik aitortzen?

Euskal sorkuntza ez al da euskal kultur politiken funtsa?
Eta EITBn, esaterako, non dago gure sorkuntza?

Euskal sorkuntzan ari garenok, arren, ez hartu erdizka
artista eta langile gara, langile eta artista.

Euskal sorkuntzak migranteekin ote du bere gatazka?
Ala guztien elkarrekintzan dago bere arrakasta?

Euskal sorkuntzak behar dituen lagunak edo zaleak?
Erakunde nahiz programatzaile, medioak, hartzaileak.

Euskal sorkuntza larrialdian dagoela uste dugu,
larrialditik ateratzeko ZU ere behar zaitugu.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»