Gipuzkoako Txapelketaren inguruko podkasta 2024-12-11

Gipuzkoako finalaren gakoak Agirre, Egaña eta Sarriegiren begietatik

Finalaurrekoen balorazioa ere egin dute Saroi Jauregik gidatuta.

Gipuzkoako finaleko gakoak aletu eta finalaurrekoetako balorazioa egin dute Amaia Agirrek, Aitor Sarriegik eta Andoni Egañak Sarai Jauregik gidatuta, Gipuzkoako Txapelketaren inguruko podkastean. Finaleko argazkia, aurreikuspenak, finalista bakoitzaren orain arteko bidea, finaleko ariketak eta Gipuzkoako Txapelketeraren ikuspegi historikoa landu zituzten besteak beste.

Hiru gonbidatuek barrutik bizi izan dute Gipuzkoako Txapelketa: Andoni Egaña txapeldunorde gelditu zen 1991ko finalean, Amaia Agirre finalista izan zen 2003an eta Aitor Sarriegi txapeldun gelditu zen 2011ean.

Finalaren ondoren, finaleko astean bertan Ilunbe entzun eta ikusitakoen inguruko gogoeta egingo dute Agirrek, Sarriegik eta Egañak, Jauregik gidatuta.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza