6.500 lagun Finalean 2024-12-14

Alaia Martin Gipuzkoako txapeldun

Arantzazu Loidik jantzi dio txapela. Beñat Gaztelumendi gelditu da bigarren eta Oihana Iguaran hirugarren buruz burukotik puntu erdira. Aner Euzkitzek irabazi du bertsolari gaztearen saria.

Alaia Martin Etxebestek irabazi du Gipuzkoako Txapela Donostian 6.500 lagunen aurrean, Beñat Gaztelumendirekin buruz burukoa jokatuta. Oiartzuarrak laugarren finala zuen gaurkoa eta Arantzazu Loidik jantzi dio txapela duela 50 urte sortutako Almen bertso eskolaren omenezko aitortzan.

Lan puntuagarriak eginda honela gelditu da sailkapena:

1- Alaia Martin Etxebeste              1.099,5
2- Beñat Gaztelumendi Arandia     1.054,5
3- Oihana Iguaran Barandiaran       637,5
4- Ane Labaka Mayoz                     626
5- Aner Peritz Euzkitze                   617
6- Nerea Elustondo Plazaola           590
7- Andoni Rekondo Izagirre            578,5
8- Eneritz Artetxe Eizagirre            574,5

Bertsolari Gaztearen Saria Aner Euzkitzen irabazi du eta Patxi Goikoleak eman dio saria, haurren bertso eskolen sortzaile izandakoak duela 50 urte.



Iker Iriarte Iribar eta Ane Ezenarro Beristain aritu dira aurkezle lanetan. Epaitzen, aldiz: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu