Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-12-20

Hitzetik Hortzeran bertsoa, zientzia eta umorea

Idoia Torregarai umoregilea izango da aste honetako elkarrizketatua. Bertso Zientziako bertsoaldiak eta Markinako jaialdia izango dira larunbatean 21:00etan ETB1n.

Aurten ere bertsolaritzak eta ezagutza zientifikoak bat egin dute oholtza gainean Jakinduriek mundue erreko dau lelopean. Idoia Torregaraik aurkeztu du aurtengo Bertso Zientzia eta bera izango da aste honetako programako elkarrizketatua. Elkarren berri ongi dakite Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak, hiru bakarrizketa osatu baitituzte elkarrekin azken zazpi urtean. Plazako jardunaz eta umorearen hari mutur desberdinei buruz arituko dira larunbateko programan.



Bertsolarien bueltan modu batean edo bestean ibiltzea tokatu izan zaio Idoia Torregarairi. Gai-jartzaile aritu izan da Usurbilgo saio desberdinetan eta azken Txapelketa Nagusian Hitzetik Hortzeran ere parte hartu zuen Komunean umore esketxetan Eider Perezekin batera.

UEU, Udako Euskal Unibertsitateko, komunikazio arduradun gisa lanean 25 urte daramatza Idoia Torregaraik. UEUko lana, filosofia eta gizarteratzeari buruz hitz egiteko ere aprobetxatuko dute Idoiak eta Mirarik.

Bilbo eta Markinako bertsoaldiak
Bilbon egin zen Bertso Zientzia eta Idoia Torregarai izan zen aurkezle eta gai-jartzaile lanak Cecilia Ferndandez, Aloña Aldasoro eta Oier Pedrera zientzilariek egin zituzten. Bertsotan berriz Iruri Altzerreka eta Julio Soto aritu ziren.



Markinan abenduan urtero egiten den bertso jaialdiko bertsoaldiak ere ikusteko aukera izango da. Josune Aramendi, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbiok egin zuten bertsotan. Amaia Agirre aritu zen gai-jartzaile.

Hitzetik Hortzera larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»