Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-12-26

Hitzetik Hortzeran urteko bertso errepasoa eta Ekhiñe Zapiainen sorta musikatua

Urtea bukatzearekin batera, urtearen errepasoa egitearen ohiturari eutsiko diote Hitzetik Hortzerako lagunek ere. 2024ak emandako bertsoaldi desberdinekin osatuko dute programa eta, aurten ere, sorpresarako tartea izango da. Bertsolariek Mirari Martiarena aurkezleari gabon saria emango diote bere lana eskertzeko eta atseden hartzera bidaliko dute Bardeetara.



Ez da espero zuen oparia izango, baina Bardeetatik egingo du 2024ko bertso urtearen errepasoa. Kantuan bertsolari desberdinak ikusteko aukera emango digu errepaso programa berezi honek, besteak beste, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Araceli Argüello, Aroa Arrizubieta, Eneko Lazkoz, Garazi Navarro, Haira Aizpurua, Joanes Illarregi, Jon Maia, Jone Uria, Julio Soto, June Aiestaran, Maialen Akizu, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Ramuntxo Christy, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.


Ekhiñe Zapiainen bertso jarriak
2024a biribiltzeko, Ekhiñe Zapiain bertsolariaren Metamorfosia bertso sorta ikusi eta entzuteko aukera izango da. Zapiainek alboan izango du Manex Pagola musikaria.



Bardeetatik Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1n.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu