Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-01-09
Mirari Martiarena
Hitzetik Hortzeran formatu desberdinetako bertso saioak ikustea ohikoa da: izan jaialdi, otordu edo saio berezi. Baina nekez ikusten dugu bertsolariak nola iristen diren saio batera edo zeri buruz hitz egiten duten bidaian elkarrekin doazenean. Bartzelonako Euskal Etxean egindako bertso afaria aitzakiatzat hartuta, Hitzetik Hortzerako lan taldeak Joanes Illarregi eta Julio Soto bertsolariekin bidaiatu zuen.
Iruñeko tren geltokian elkartuko da Mirari Martiarena aurkezlea bi bertsolariekin. Trenean solasaldirako eta jolaserako denbora hartuko dute, hitz egingo dute Julio Soto eta Joanes Illarregiren harremanaz, bertso-bikoteez edo doinu desberdinez. Bartzelonara iritsi ostean, bertso afariaren nondik norakoei buruz arituko dira; baita Nafarroako bertso plazaren egoeraz ere.
Eneko Dorronsoro Bartzelonako Euskal Etxeko koordinatzailea elkarrizketatzeko aukera ere baliatuko dute Bartzelonako bidaia. Euskal Etxearen funtzioaz eta norabideaz hitz egingo dute, besteak beste.
Larunbateko programan Euskal Etxean egin zen bertso afariko bertsoaldiak izango ditugu ikusgai. Dorronsoro bera aritu zen gari-jartzaile lanetan eta, esan bezala, Joanes Illarregi eta Julio Soto bertsotan.
Hitzetik Hortzera, Bartzelonatik: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu