Bertsozale Elkartearenen Eskutik 2025-01-10

Ahalduntze Bertso Eskolan izen-ematea zabalik berriro urtarrilaren 13 arte

Ahalduntze Bertso Eskolan izen-ematea zabalik berriro urtarrilaren 13 arte

Bertsozale Elkarteak iragarri du Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartzeko aukera berria zabalik dela. Ikasturtea hasita dago baina datozen hilabeteetan parte hartzeko aukera luzatu du Ahalduntzek. Hiruhilabeterako parte hartzeko aukera dago. Urtarrilaren 18an ekingo die berriro ere eskolei.

Hamargarren urteurrena du aurten Ahalduntze Bertso Eskolak. Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea 10:00etatik 14:00etara. Bi talde daude, Durangon bat eta Villabonan bestea, eta bakoitzak komeni zaion lekuan eman dezake izena.

Informazioa osagarria eta izena-emateko formularioa hemen.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza