Asteburuko agenda 2025-01-10

Jaialdiak Aramaion eta Hendaian; musikatua Baigorrin; sagardotegi eta ihautietako lehen saioak ere hasi dira

Jaialdiak Aramaion eta Hendaian; musikatua Baigorrin; sagardotegi eta ihautietako lehen saioak ere hasi dira

Urtarrileko bigarren asteburuak dozena bat bertso ekitaldi dakartza agenda. Aramaion eta Hendaian urteroko jaialdia izango dira. Amets Arzallus, Alaia Martin, Gorka Pagonabarraga, Ane Zuazubiskar Aramaion, gaur 20:00etan. Hendaian igandean, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Irantzu Idoate Funosas, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Maddalen Arzallus gaiak garrita.

Baigorrin ere jaialdi formatuko afari musikatua egingo dute larunbatean Beer Cheese afaria: Haira Aizpurua Ibargarai, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal. Musikari lanetan, Patxi Amulet eta Bastien Marianne; gai-emaile, Xalbat Alzugarai eta Amaia Kastorene.

Urtarrilarekin batera sagardo denboraldiko lehen saioak ere iritsi dira agendara. Azpeitian eta Hernanin izango dira saioa, txotx irekierari lotuak. Hernanin, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze ariko dira gaur Itxasburu sagardotegian. Azpeitian bihar, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II eta Sebastian Lizaso.

Ihateriak ere bertsoari ate joka datoz. Eratsunek egun osoan zehar izango dira bertsolariak urtero lez. Larunbatean, Xabat Illarregi eta Aitor Mendiluze ariko dira kantuan. Bertso agenda osoa xehe, Xenpelar Dokumentazio Zentroan, hemen.


Albiste gehiago

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu