Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-01-16

Amurrio eta Ondarroako bertsoak, eta Hide Dohino japoniar euskalduna Hitzetik Hortzeran

Gipuzkoako historia ikertzera etorri zen duela bi urte Hide Dohino historialari japoniarra. Euskaraz ikasi du eta jendaurrean ere bota izan du bertsorik.

Mirari Martiarena

Txapelketa Nagusiko finalisten bertsoak dakartza Hitzetik Hortzerak Amurriotik eta urteko jaialdiko bertsoak Ondarroatik. Mirari Martiarenak gonbidatu berezi du aste honetan: Japoniatik Gipuzkoako historia ikertzera etorri, euskara ikasi eta bertsoak liluratzen duen Hide Dohino japoniar euskalduna.



Oñatin bizi den japoniarrak urtero erronka desberdinak jarri dizkio bere buruari: euskara ikastea, Oñatiko euskalkia eta hitanoa ikastea adibidez. Prozesu eta bizipen horiek nolakoak izan ziren kontatuko dizkio Hidek Mirari Martiarenari.



Bertso saioetan ere ezaguna egin da Hide, izan ere euskara ikastearekin batera bertsozaletu da eta bertsotan ere ikasi du. Gertutik jarraitu ditu txapelketa eta sariketa desberdinak, eta ez du hutsik egin gertu izan dituen bertso saioetan. Denborarekin, bertsolaritzari buruzko japonierazko liburu bat idaztea gustatuko litzaioke Hide Dohinori.


Amurrio eta Ondarroako jaildiak
20 urte bete ditu aurten Amurrioko finalisten saioak, bertan Txapelketa Nagusiko zortzi finalistek kantatzen dute. Unai Elizasu gai-jartzailearen esanetara aritu ziren bertsotan Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Joanes Illarregi eta Sustrai Colina.



Ondarroako Errege Eguneko urteroko jaialdiko bertsoaldiak ere izango dira larunbat honetako Hitzetik Hortzeran. Iñaki Lersundik jarri zituen gaiak eta bertsotan aritu ziren Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia eta Josune Aramendi.



Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu