Gaur, Bilbon, Bidebarrieta liburutegian 2025-01-14

Bertsoak matematikari gazteen kongresuan

Bertsoak matematikari gazteen kongresuan
Matematikari gazteen kongresua bertso plaza bihurtuko den lehenengo aldia izango da. Zuzenean emango dute Bidebarrietako youtubeko kanalean.

Jexux Mari Irazu

Gaur Bilbon matematikari gazteen kongresua bertso plaza bihurtuko da, lehenengoz. Espainiako Estatu mailako kongresua da, bi urtez behin egiten dena, eta aurten Leioan egiten ari dira. Matematikariek eta bertsolariek oholtza partekatuko dute dibulgazio alorrean.

Publikoarentzat irekia, Bilbon, Bidebarrieta liburutegian, 19:00etan
Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio ariko dira kantari, Jone Uriak gaiak jarrita. Leire Vargasek egingo ditu aldibereko itzulpen lanak. Jone Uria Bertsoa.eus-i azaldu dionez, formatu aldetik Bertsozientziaren antzekoa izango da. Matematikari dibulgatzaileek bere aurkezpenak egingo dituzte eta Jone Uriak gaia formulatuko die bertsolariei. Saioa internetez zuzenean jarraitu ahal izango da, Bidebarrietako youtubeko kanalean.

Bertsoak zientziaren dibulgazioan pisua hartu du azken urteetan. Pedro Miguel Etxenike fisikaria izan zen lan horretan aitzindaritetako bat, fisikako dibulgazioa eta bertsoak uztartuz, Nobel saridunak tartean zirela. Urtero antolatzen da saio hau. Bertsozientzia formatua etorri zen ondoren eta urtean zehar zenbait saio egiten dira. Matematikarien lekukoari heldu diote eta hitzordu berezia antolatu dute biharko. Bilbon, Bidebarrieta liburutegian da hitzordua, 19:00etan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu