Mixel Xalbadorren heriotza 2025-01-15

"Gu hemen izanen gira / zuek hor bazirezte"

Mixel Xalbadorrek 2008an Luhuson kantatu zuen bukaera hori, Xilabako lehen edizioan. Bertsolaritza Iparraldean "heinbat triste" ikusi izana gogora ekarri eta garai berri bat iragarriz. 64 urterekin oholtzan bertsotan eman zien bere babesa belaunaldi berri eta txapelketa berriari.

Jexux Mari Irazu

Mixel Aire Etxebarrenek 2008an Luhuson kantatu zuen bertsoak erakusten du urepeldarraren bertsolaritzarekiko eta transmisioarekiko ardura eta konpromisioa. Testuinguruan kokatzeko, Mixelek 90. hamarkadan utzi zuen txapelketa, ordurako besteak beste Nafarroako hiru txapel irabazita. 2008an Xilaba Iparraldeko Txapelketa jaio zen, Bertsularien Lagunak elkartearen eskutik, proiektuari bultzada berria emateko. Mixel Xalbadorrek, 64 urterekin, oholtzan eta bertsotan eman zien bere babesa belaunaldi berriei eta proiektu berriari. Luhusoko finalaurrekoan kantatu zuen Mixelek eta azken agurrean, ozen, Gu hemen izanen gira / zuek hor bazirezte bota zuen, Iparraldean bertsolaritzaren garai berri bat iragarriz. Txalotza eragin zuen agurrak.

Zer garrantzia ote da
galtze edo irabazte
iduritzen zaut gaur giro
berri bat dela haste
Bertsularitza ikusi
dugu guk heinbat triste
Baina tristura guztiak
gaur urruti zoazte
zer zoriona den zuek
eta gu hor nahaste
Gu hemen izanen gira
zuek hor bazirezte

Mixel Xalbador
Luhuso, 2008, Xilabako lehenengo edizioko finalaurrekoan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu