zortzigarren edizioa izango da aurtengoa 2025-01-16

Arabako bertso Kuadrilla artekoa otsailetik apirilera

Arabako bertso Kuadrilla artekoa otsailetik apirilera
Larunbatean aurkeztuko dute Gasteizen, Amaia Zentroan.

Jexux Mari Irazu

Arabako bertso Kuadrilla artekoaren zortzigarren edizioa ate joka da. Larunbatean aurkeztuko da Gasteizen eta zenbait xehetasunen berri eman du jada Arabako Bertsozale Elkarteak. Data aldetik, otsailaren 1ean hasiko da eta apirilaren 5ean amaitu.

Arabako bertso Kuadrilla artekoa "Ekimen kolektibo eta herrikoia, Arabako bertso-eskolek sortzen duten egituran oinarritzen dena. Ekimen honetan taldeka parte hartzeak bertsogintza eta inguruko bertsolaritza mugimendua astintzen ditu, parte hartzea errazten du, bertso-eskolak indartzen ditu eta bertsozaletasuna sustatzen du".

Aurkezpenean, Arabako Bertsozale Elkarteko ordezkariak eta taldeetako ordezkariak izango dira, besteak beste.

2023ko edizioan Gasteizko Katuko Muinoak taldea izan zen irabazle: Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre aritu ziren kantuan. Aramaioko Izena pentsau bida taldea eta Gasteizko Errexela taldea izan zituzten kantukide.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza