Bira kultur gunean izan zen atzo 2025-01-16

Bertso saio literarioa Bilbon, Miren Amurizaren Pleibak lanaren harira

Bertso saio literarioa Bilbon, Miren Amurizaren Pleibak lanaren harira

Jexux Mari Irazu

Miren Amuriza ‘Pleibak’ lanaren harira, zenbait bertso saio literario egiten ari da beste zenbait bertsolarirekin batean. Atzo Bilbon izan zen Bira kulturgunean, Alaia Martin eta Oihana Bartra kantu kide zituela, Miren Narbaizak musikaz lagunduta. Aretoa bete jende bildu zuen saioak. Aurretik, Berriz eta Iruñean egin ziren saioak. Azken biak, Aiaraldean eta Markina-Xemeinen izango dira, otsailaren 16an eta martxoaren 7an, hurrenez hurren. (Argazkiak, Bira kulturgunea)

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza