Bertso agenda 2025-01-16

Lau jaialdi eta lagunarteko saioak asteburuan

Lau jaialdi eta lagunarteko saioak asteburuan

Urtarrileko bertso agenda 12 bertso saio inguru dakartza asteburu honetan. Lagunartekoak gehienak eta sona handiko lau bertso jaialdi.

Lagunarteko eta libreko saio gehienak txotx denboraldiari edo Getariko txakolinaren denboraldi irekierari lotutakoak dira. Zerainen, Asteasun, Irunen, Andoainen eta Getarian izango dira motibo horien inguruko saioak.

Ohiko bertso-bazkari edo afariak ere izango dira Urruñan, Gernika-Lumon, Markina-Xemeneingo Bariñaga auzoan.

Jaialdien atalean, Tolosan, Zeanurin, Mungian eta Getarian izango dira. Tolosako Atariako jaialdia urteko jendetsuenetako bat izan da, Leidor antzokian 800 lagun inguru biltzen dituena.

Agenda xehea, hemen, Xenpelar Dokumentazio Zentroan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza