Librean eta gaiekin aritu ziren kantuan 2025-01-17

Julio Sotok eta Joanes Illarregik Bartzelonako Euskal Etxean egindako saioa sarean

Julio Sotok eta Joanes Illarregik Bartzelonako Euskal Etxean egindako saioa sarean

Mirari Martiarena

Joanes Illarregi eta Julio Soto Bartzelonako Euskal Etxean izan berriak dira bertsotan eta han egindako saioko aukeraketa sarean da. Treneko bidaia, Bartzelonako ibilerak, Euskal Etxean, alokairu kontuak, katalanezko hitzak, puntukako errepasoa... librean eta Eneko Dorronsororen gaiekin aritu ziren kantuan bertsolari nafarrak. Harreman estua du Bartzelonako Euskal Etxeak bertsoarekin eta ohikoa da maiztasun jakin batekin bertso ekitaldiak antolatzea.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza