Larunbatean izan zen Tolosan 2025-01-20

Leidor antzokia bete egin zuen berriz ere Atariako jaialdiak

Leidor antzokia bete egin zuen berriz ere Atariako jaialdiak

Erredakzioa

Atariako jaialdiak aurten ere bertsozaleen gosea piztu du eta Tolosako Leidor antzokia bete egin zuen joan den larunbatean 800 lagunetik gora bilduta. Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Alaia Martin, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu Etxorde eta Andoni Rekondo aritu ziren kantuan Amaia Agirrek gaiak jarrita. Datozen asteetan Bertsoa.eusen izango dira bertako bertsoaldi onenak.



(Argazkiak: www.ataria.eus)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza