Otsailaren 10 bitartean egin behar dute eskaera 2025-01-20

Bertsozale Elkarteko bazkideek 'Bapatean 2024' doan eskuratzeko aukera dute

Bertsozale Elkarteko bazkideek 'Bapatean 2024' doan eskuratzeko aukera dute
74 bertso saiotako 88 bertsoaldi bilduko ditu. Unai Mendizabalek egin dio sarrera.

Erredakzioa

Bapatean bildumaren 2024ko edizioa doan eskuratzeko aukera dute Bertsozale Elkarteko bazkideek hemen eskatuta. Otsailak 10 arte egin daiteke eskaera. Liburua eta mp3 audioak, biak eskatzeko aukera izango da. Bapateanek dakartza, besteak beste, Euskal Herri osoko bertso plazei buruzko informazioa, eskualdearen araberako saio kopuruak, aldizkako saio zein sariketen berri eta Xenpelar Dokumentazio Zentrora (XDZ) grabatuta iritsi diren bertsoaldien hautaketa bat. Lurraldetasuna, generoa, belaunaldiartekotasuna, saio mota, doinuen berritasuna… bezalako aldagaien baitan bereizitako bertsoaldiak dira, beti ere, bertsolari bakoitzaren saio kopuruan oinarrituta.

Aurtengo edizioari Unai Mendizabal Jauregik egin dio aitzinsolasa, Plazaren atzean izenekoa. Bertsoei dagokionez, Bapatean 2024k 687 bertso dakartza; 74 bertso saiotako 88 bertsoalditan multzokatuak. Gainera, bertsoaldi bakoitzari dagokion informazioa ematen da: gai, doinu, parte hartzaile, antolatzaile… bai eta saio bakoitzaren testuinguruari buruzko zertzeladak ere.

Bapatean 2024 liburuko bertsoaldien corpusak herritarrek antolatutako bertso saioetan bat-batean kantatutako hainbat bertso biltzen ditu; txapelketakorik ez dakar, ez bada herrialdeetako txapeldunen agurra edo gazte sariketatan kantatutakoak.

Bertsozale Elkarteak nabarmendu duenez, "Anitz jenderen lanaren emaitza da Bapatean 2024a. Borondatezko grabatzaileei esker jaso ahal izan ditugu ehunka bertso aldi eta zenbait potret. Eskerrik beroenak beraz, saio erdi, osorik edo hamaika grabatu, zein argazkiren bat egin eta XDZra helarazi dizkiguzuenoi".

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu