Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-01-23

Bilbo eta Hendaiako bertsoak eta Miren Amuriza gonbidatua Hitzetik Hortzeran

Pleibak lana argitaratu berri du Amurizak.

Mirari Martiarena

Pleibak izena du Miren Amurizaren bigarren eleberriak eta liburua ardatz hartuta osatuko dute aste honetako Hitzetik Hortzera. Liburuaren aurkezpena egiteko bertso saio literarioak egin ditu Miren Amurizak bertso lagun desbedinekin Euskal Herriko hainbat txokotan. Azkena Bilboko BIRA Kulturgunean.

Miren Amurizarekin elkartuko da Mirari Martiarena, libururuaren eta bertso saio literarioen aurkezpenei buruz hitz egiteko. Saio hauetan Miren Narbaiza MICE musikaria ere presente egon da, musikaz lagundu baititu aurkezpenetako hainbat momentu eta berarekin ere hitz egingo dute. Bertso saio literario bati soinu banda jartzearen lanaz hitz egiteko.

Bukatzeko, Oihana Bartra eta Alaia Martin bertsolariak elkarrizketatuko ditu Mirarik. Lagunatsunari buruz eta nerabe garaiko Oihana eta Alaia bertsolariei buruz arituko dira hirurak.

Bilbo eta Hendaiako bertsoaldiak
Pleibak liburuari buruzko bertso saio literarioa egin zen Bilboko BIRAn eta bertako bertsoaldiak ekarriko dituzte aste honetako programan. Aurkezle eta gai-emaile lanetan aritu zen Miren Amuriza eta Oihana Bartra eta Alaia Martinek egin zuten bertsotan. MICE musikariak lagundurik aritu ziren.



Hendaian, Harrera Taldearen aldeko bertso jaialdia egin zen Harrera eta Baleak elkarteek antolaturik. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Irantzu Idoate eta Unai Iturriaga bertsolariek kantatu zuten eta Maddalen Arzallus aritu zen gai-jartzaile.



Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu