Bertso agenda 2025-01-23

Bertso Egunarekin batean, beste hamar bat ekitaldi asteburuan

Bertso Egunarekin batean, beste hamar bat ekitaldi asteburuan

Bertso Eguna izango da asteburuko ekitaldi nagusia baina beste hainbat ekitaldik osatuko dute asteburuko eskaintza. Lagunartekoak gehienak. Badira ekitaldi bereziak eta jaialdi bat ere. Ostiralean, Lezon, Donostian, Aiherran, Mutrikun, Zornotzan, Andoainen eta Barakaldon izango dira saioak. Lagunartekoak gehienak. Itzal(iko) bagina Donostian eta saio literarioa Mutrikun, Miren Amurizaren Pleibak liburuaren harira. Larunbatean Lesakan izango dira ekitaldiak egun osoan zehar. Horrez gain, bertso bazkariak izango dira Ordizian eta Trapagaranen. Igandean, jaialdia Donostian eta libre saioa Altzon. Agenda xehea, hemen Xenpelar Dokumentazio Zentroan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza