Finala Apirilaren 26an Gabirian 2025-01-29

Jexux Mari Irazu
Osinalde Sariko taldeak eta datak zabaldu ditu antolakuntzak. Urteroko eran, 18 bertsolari gazte ariko dira, ohiko formatoan: hiru kanporaketa-sariketa lehenik, Ordizian, Zaldibian eta Aztirian, eta finala Gabiriko Osinalde Elkartean, apirilaren 26an. Kanporaketa bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira finalera. Iaz Aner Euzkitzek irabazi zuen eta Aitor Tatiegik eraman zuen publikoaren saria.
Zortzi berri aurtengoan
Osinalde Sariak sariak parte hartzeko modu berezia du, bertsolari gazte bakoitzari hiru urteko zikloa eskaintzen baitio aukeran. Horrek jarraikortasun bat dakar, hiru urteko zikloa amaitzean berritua. Aurtengoan, 18tik zortzi bertsolari berri izango dira: Haira Aizpurua saratarra, Libe Goenaga getariarra, Jon Mendiluze irurarra, Beñat Astiz barañaindarra, Peru Irastortza algortarra, Danel Herrarte aramaioarra, Maddi Agirre gasteiztarra, Janire Arrizabalaga gernikarra. Libe Goenaga izango da taldeko beteranoena, 26 urterekin. June Aiestaran eta Haira Aizpurua gazteenak, 19 urterekin.
Kanporaketak eta bertsolariak
Martxoak 29. Argi Berri saria Ordizian. Bertsolariak: Haira Aizpurua (Sara, 2006), Libe Goenaga (Getaria, 1999), Mikel Etxezarreta (Olaberria, 2003), Irantzu Idoate (Hazparne, 2005), Danel Herrarte (Aramaio, 2004) eta Maddi Agirre (Gasteiz, 2005).
Apirilak 5. Osinberde saria Zaldibian. Bertsolariak: Eki Mateorena ( Leitza, 2005), Janire Arrizabalaga (Gernika, 2003), Jon Mendiluze (Irura, 2005), Ekain Alegre (Altsasu, 2001), Josu Ibarguren (Oiartzun, 2000) eta Iruri Altzerreka (Garai, 2000).
Apirilak 12. Aztiri Saria Gabiriako Aztiria auzoan. Bertsolariak: Aitor Tatiegi (Oñati, 2001), June Aiestaran (Beasain, 2006), Beñat Astiz (Barañain, 2004), Peru Irastortza (Algorta, 2001), Naia Arrizabalaga (Azkoitia, 2004) eta Maite Sarasola (Deustu, 2001).
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28