Uztailean izango dira 2025-01-29
Jexux Mari Irazu
Bertso Udalekuetako tokiak zehaztuta daude eta martxoan zabalduko da izen-ematea Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat edota bertso-eskolako kide direnentzat. Bidarrain, Sarrian, Uitzin eta Zuhatzan elkartuko dira aurten gazteak. Txanda guztiak uztailean izango dira, eta ohi bezala adinka banatuta: gaur bertan argitaratu dugu txanden inguruko informazioa. Hementxe bertan deskarga dezakezu eskuorria.
Martxoaren 3an hasiko da izen-ematea gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat edota bertso-eskolako kide direnentzat; 16ra arte izango dute lehentasuna. Ondoren, betetzeko geratzen diren txandekin bigarren izen-emate epea irekiko da gainerako interesdunentzat martxoaren 19tik apirilaren 14ra bitarte. Izen-emateak 11:00etan irekiko dira bi kasuetan.
Hezitzaileen izen-ematea
Parte hartuko duten gazteek izena eman aurretik, ordea, hezitzaileekin hornitu behar ditugu txandak. Otsailaren 6an (11:00etan hau ere) irekiko da hezitzaileentzako izen-ematea: begirale, zuzendari edo sukaldari izan nahi dutenek edota begirale praktikak egin nahi dituztenek eman ahalko dute izena, alegia. Begiraleen eta zuzendarien kasuan, ezinbestekoa izango da begirale titulua izatea. Apirilean jakinaraziko dira zeintzuk diren lantaldeak eta parte hartuko dutenek maiatzaren 9tik 10era arte Astigarragako Santiagomendi aterpean (Gipuzkoa) egingo den prestaketa saioan parte hartu beharko dute, udalekuen antolaketa ona ziurtatzeko.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28