Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-01-30

Lesakatik Bertso Eguna Hitzetik Hortzeran, Estitxu Fernandez gonbidatu dela

Bortzirietako Lesaka herriak hartu du aurtengo Bertso Eguna. Egun osoko egitarau oparoan, bertsoak eraikitako zubiak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek eta zubi horiek eramango ditu ikus-entzuleen etxeetara aste honetako Hitzetik Hortzerak.

Lesakako bertsolaritzaren zubiak ederki ezagutzen ditu Estitxu Fernandezek eta berarekin elkartuko da aste honetan Mirari Martiarena. Tantirumairu Ikastolan iritsi zen bertsoa Estitxuren bizitzara eta ondoren Manolo Arozena eta Bittor Elizagoienek martxan jarritako bertso-eskolan hasi zen. Bertako oroitzapenez ariko dira solasean Estitxu eta Mirari.

Nafarroako bertsolari belaunaldi gazte taldeko kide izan zen; Estitxu Arozena, Xabier Silberia, Iñigo Olaetxea eta Amaia Telletxea ere tartean ziren. Bereziak izan ziren eurentzat 1995an Estitxu Arozenak irabazitako Nafarroako txapela eta 1997an Xabier Silveirak irabazi zuen lehena ere.

25 urtera arte aritu zen bertso plazan Estitxu Fernandez eta jende aurreko bertsolaritza utzi bazuen ere, gaur egun bere bizitzan duen lekuaz hitz egiteko ere aprobetxatuko dute.

Lesakako arratsaldeko jaialdia eta afal ondorengo bertso jarriak
Bertso Egunean arratsaldean Lesakako Harriondoan egin zen jaialdiko bertsoaldiak izango dira aste honetako programan. XXI mende, 25 (H)illbeltz izenburua izan zuen saioak eta Alaitz Rekondo aritu zen gai-jartzaile. Bertsotan berriz, Alaia Martin, Amets Arzallus, Julio Soto, Maddi Ane Txoperena, Maialen Lujanbio eta Peru Abarrategi aritu ziren.



Arratsaldeko jaialdiaz gain, Bertso Egunean Lesakako Linddurren Borda sagardotegian egin zen afal ondorengo bertso jarrietako batzuk ere ikusteko aukera izango da. Lesakako bertsolaritzari loturiko bertsoak kantatu zituzten Hor gu taldekoek Manex Pagola musikariak lagundurik.



Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu