Hiru kanporaketa eta finala, Leitzako bertso Eskolak antolatuta 2025-02-03

Jexux Mari Irazu
Mingañe Saltsan bertso-afari sariketako hirugarren edizioa hemen da Leitzako Atekabertso Bertso Eskolak antolatuta. Aurreko bietan 18 bertsolari izan ziren, sei bertotsolariko hiru kanporaketa aurtengoan 12 ariko dira kantuan. Lau bertsolariko hiru kanporaketa. Finala seikoa mantenduko da eta kanporaketa bakoitzeko bi lehenbizikoak sailkatuko dira. Parte hartuko dute bertsolariak hauetxek: Oihana Iguaran, Jon Maia, Joanes Illarregi, Kerman Diaz, Iñigo Gorostarzu, Maider Arregi, Unai Mendizabal, Irantzu Idoate, Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Idoia Granizo eta Julio Soto.
Lehenengo kanporaketa otsailaren 14an, Aranon
Aranon abiatuko da aurtengo Mingañe Saltsan. Irantzu Idoate, Joanes Illarregi, Iñigo Gorostarzu Etxorde eta Maddalen Arzallus ariko dira kantuan. Ostatuan izango da afaria eta 25 euro izango da txarela. Bigarren saioa Areson izango da eta hirugarrena Errazkinen. Hona hemen Areso eta Errazkingo kartelak.

Finala Leitzan, martxoaren 14an izango da, Torrea tabernan.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28