Uxue Alberdi gelditu da bigarren 2009-11-14

Sustrai Colina nagusitu da Tolosan

Sustrai Colina nagusitu da Tolosan
Beren atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Uxue Alberdi, Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iker Zubeldia.
 Gaur jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa Tolosako Usabal kiroldegian. Aretoa bete egin da saioa jarraitzeko, eta bertsozale batzuek kanpoan gelditu behar izan dute. Honela gelditu da gaurko sailkapena:

 1.- Sustrai Colina 646 puntu
 2.- Uxue Alberdi 637,5 puntu
 3.- Igor Elortza 629 puntu
 4.- Iñaki Gurrutxaga 626 puntu
 5.- Ainhoa Agirreazaldegi 594 puntu
 6.- Iker Zubeldia 591 puntu

 Honenbestez, Sustrai Colina zuzenean sailkatu da finalaurrekoen bigarren itzulirako. Gernikan kantatuko du, azaroaren 21ean, MIren Amurizarekin batera. Gainerakoek puntuazioen zain egon beharko dute.

 Saroi Jauregi izan da gaurko gai-jartzailea. Honela zioen kartzelako gaiak: "putetxeko aparkalekuan duzu autoa. Oraintxe arrankatu duzu". Gaia gainerako saioetakoa baino itxiagoa izan arren, bide ezberdinak hartu dituzte bertsolariek. Uxuek prostituta baten azaletik kantatu du: etxera joan da bere seme-alabekin egotera. Iker Zubeldiak autoan aitaren zain dagoela esan du, berari laguntzera joan baita. Sustraik ere prostitutaren papera hautatu du, eta alaba ikastolara eramateko orduan iritsi dela etxera esan du. Igorrek bezero baten paperetik kantatu du: gaur joan da lehenengo aldiz putetxera. Sei urte dira zoriontsu sentitu ez dela, alargun gelditu zenetik hain zuzen ere. Antzeko bidea hautatu du Iñakik ere. Bera ere bezeroa da, eta putetxetik bueltan, bere emaztearen ondoan oheratu da. Ainhoak ere bezeroaren papera aukeratu du. Bestela zorterik izan ez duela eta putetxera joan da maitasun bila.

 Gaurko saioaren ondoren, horrela gelditu da sailkapena:

 1.- Maialen Lujanbio 708,5 puntu
 2.- Aitor Mendiluze 680 puntu
 3.- Miren Amuriza 655,5 puntu
 4.- Sustrai Colina 646 puntu
 5.- Beñat Gaztelumendi 644,5 puntu
 6.- Iñaki Zelaia 643,5 puntu
 7.- Uxue Alberdi 637,5 puntu
 8.- Arkaitz Estiballes 630,5 puntu
 9.- Igor Elortza 629 puntu
 10.- Unai Iturriaga 626 puntu
 11.- Iñaki Gurrutxaga 626 puntu
 12.- Jon Martin 619 puntu
 13.- Xabi Paia 616 puntu
 14.- Etxahun Lekue 608,5 puntu
 15.- Fredi Paia 596 puntu
 16.- Ainhoa Agirreazaldegi 594 puntu
 17.- Iker Zubeldia 591 puntu
 18.- Maddalen Arzallus 588 puntu

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri