Santa Ageda koplak 2025-02-03

Mutrikun lau talde Santa Eskean, egun osoan

Mutrikun lau talde Santa Eskean, egun osoan
Bederatzi koplari ibili ziren lau taldetan banatuta. Bertso Eskolak bideratzen du ekitaldia eta herriko gaztetxean biltzen dira lau taldeak bazkaldu eta afaltzeko.

Erredakzioa

Mutrikuko Santa Eskea berezia da duen dimentsioa eta mugitzen duen jendetzagatik. Bertso Eskolak bideratzen du usadioa eta aspaldiko urteetan gaztetxea da bilgune nagusia. Lau talde aritzen dira herriko kale eta auzoetan barrena. Goizean, herriko plazan egiten dute lehen ekinaldia talde guztiak batera, auzoetarako bidea hartu aurretik.

Bederatzi koplari aritu ziren lau taldetan banatuta, soinu-joleek lagunduta. Iñigo Arrizabalaga eta Imanol Lekunberri ibili ziren koplari lanetan, herriko kaleetan zehar. Malen Aldalur, Peru Vidal dabiltza eta Udane Mugerza, Olatz eta Ibiri bailaretan. Alex Idoeta eta Orlando Arreitunandia Astigarrabia, Olabarrieta eta Laranga bailaretan. Azkenik, Iñaki Apalategi eta Xabier Astigarraga Galdua eta Mijoa bailaretan.

Goizeko lanak eginda, lau taldeak gaztetxean biltzen dira elkarrekin bazkaltzeko. Eta gauean berdin. Lanak amaitzean, gaztetxean afaria. Urtero motibo jakin baten alde eskatzen da dirua eta aurten Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren alde eskatu dute.



Hona hemen zenbait argazki, inguru ezberdinen erakusgarri.


Santa eskean herriko plazan.


Santa eskean kalean, merkataritza guneetan.


Santa eskean baserrietan.



Argazkiak: Begipuntuan.


Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu