Bertsoaroa Iruñean 2025-02-05
Atzo hasi zen Bertsoaroak Iruñean bertsolari gazteen bertso-tramarekin eta bihar lehenengo jaialdia izango da. Aissa Intxausti, Ane Labaka, Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo eta Maialen Lujanbio, Ander Aranburuk gaiak jarrita, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Aurretik, 18:30ean, 2024ko Bertsopaper Lehiaketako sariak banatuko dituzte. Eneko Lazkozek, Kattin Madariagak eta Enaitz Zestauk irabazi dituzte Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak. Sarrera doan da.
Otsailaren 20an bigarren jaialdia
Otsailaren 20an izango da bigarren jaialdia, Antzerki Eskolan, 19:00etan: Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitia, Maialen Belarrak gaiak jarrita.
Iruñeko historiari buruzko saio tematikoa
Aurtengo Bertsoaroak Iruñeko historiari buruzko saio tematiko bat ere izango du Joseba Asiron alkateak eta historiagilea tartean dela. Historiako pasarteak abiapuntutzat hartuta, Ainhoa Larretxeak ariko da gai jartzen. Bertsotan, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina. Otsailaren 13an da, Antzerki Eskolan.
Haurrentzako bertso-tailerra
Haurrentzako eskaitza ohikoa du Bertsoaroak. Otsailaren 21ean Bittori Elizaldek eta Endika Legarrak Bertso jasa, bat-bateko jolasa eskainiko dute 17:00etan, Iturramako Civivoxean. Eskaintza 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta aurrez izena eman behar da parte hartu ahal izateko, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikora idatzita edo 948143747 telefonora deituta. Otsailaren 19an amaituko da izena emateko epea. Bittori Elizalde eta Endika Legarra arduratuko dira lantegiaz.
Bertso afaria, borobiltzeko
Bertso afariak borobilduko du aurtengo Bertsoaroa. Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo eta Xabat Illarregi ariko dira bertsotan, Alaitz Rekondok gaiak jarrita. Otsailaren 27an, ostegunarekin, Geltokin, 20:30ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko, www.geltoki.red/eu/ webgunean, eta 32 eurotan.
Otsailak 4 santa ageda bezpara 2025-02-04
Otsailak 4 santa ageda bezpera 2025-01-31
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-01-30
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2025-01-23
Ekhiñe Zapiain Arlegi - Bortzirietako bertso eskolako kidea 2025-01-21