Bertsoaroa - bertsolari gazteen bertso trama 2025-02-05

Euskal Herria Aberastegiren atzaparretatik salbatzen Iruñean

Euskal Herria Aberastegiren atzaparretatik salbatzen Iruñean
Araitz Katarain, Aitor Ugarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Kattalin Lizarraga eta Kattin Madariaga aritu ziren kantuan, Iratxe Legarrak gidatuta. Publiko aldetik harrera beroa izan zuen. Datorren astean aukeraketa zabala Bertsoa.eus-en.

Jexux Mari Irazu

Bertsoaroako bertsolari gazteen jaialdiak bertso trama formatua hartu du aurten, Iratxe Legarrak gidatuta. Aberastegi jaunak Euskal Herria osorik erostear du eta sei bertsolariak dira azken esperantza. Hari hori tiraka jarri zituen lanean Legarrak sei bertsolariak: Haira Aizpurua, Araitz Katarain, Kattalin Lizarraga, Aitor Ugarte, Eki Mateorena eta Kattin Madariaga. Bakoitzari nortasun eta jokamolde ezaugarri jakinak eman zizkien eta hortik aritu ziren kantuan. Ordu eta erdi pasako lana egin zuten eta publikaok arretaz jarraitu zuen trama, Kondestableko giro goxoan. Bertsoa.eus-en ere Iruñean izan zen eta datorren astean jarriko du bertso tramaren aukeraketa zabala.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza