Bertsogintza - agenda 2025-02-06

Bertsoaroan jaialdia gaur eta beste 20 ekitaldi igandera bitartean

Bertsoaroan jaialdia gaur eta beste 20 ekitaldi igandera bitartean
Bertsoa Bizi Gazte, lagunarteko hainbat saio, Arabako Kuadrillarteko bertso egunak, Santa Agate, Bertsuxurla eta Bertsulari Ttiki jaialdia, besteak beste.

Otsaileko bigarren asteburuak formatu eta motibo oso desberdinetako 20 bertso ekitaldi inguru utziko ditu han eta hemen. Bertsoaroa, jaialdia izango da gaur Iruñean, Antzerki Eskolan. Amurrion Bertsoa Bizi Gazte ekitaldia, gaur eta bihar. Bihartik aurrera, lagunarteko hainbat saio izango dira Suhuskunen, Bilbon, Zallan, Arrasaten, Iruritan, Beasainen, Gamiz-Fikan eta La Pueblan.

Arabako Kuadrillarteko bertso zenbait bertso egun ere izango dira asteburuan Agurainen, Aramaion eta Kuartangon. Santa Ageda edo Santa Agate saioak ere bai beste zenbait herritan: Getaria (Gipuzkoa), Arbona eta Biarritzen.

Sariketen arloan, Bertsuxurla binakako gazte sariketako lehen kanporaketa izango da Azkainen. Bestalde, Itsasun Bertsulari Ttiki jaialdia izango da larunbatean non ikastolan bertsolaritza ikasten duten hainbat ume eta gaztetxok parte hartuko duten.

Agenda xehea hemen, Xenpelar Dokumentazio Zentroan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza