Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009-11-15

Gaur bukatuko da finalaurrekoen lehenengo itzulia

Hendaiako Beltzenia pilotalekuan izango da saioa, arratsaldeko 17:30etan. Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria, Aitor Sarriegi, Julio Soto eta Onintza Enbeitak kantatuko dute. Saioa Bertsoa.com-ek zuzenean eskainiko du.
 Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa jokatuko da gaur. Gaurkoarekin bukatuko da finalaurrekoen lehenengo itzulia. Hendaiako Beltzenia pilotalekuan izango da saioa, arratsaldeko 17:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Amets Arzallus
 Jon Maia
 Jone Uria
 Julio Soto
 Aitor Sarriegi
 Onintza Enbeita

 Gaiak jartzen Zuriñe Iarritu ariko da.

 Internetez salgai jarritako sarrera guztiak salduta daude jada. 200 sarrera ipiniko dituzte leihatiletan, arratsaldeko 16etatik aurrera erosteko.

Albiste gehiago

Bertsolaritza eta futbola 2026-10-26

Bertso derbia ikasleen aurrean jokatuko da

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza