Finala otsailaren 28an Hazparnen 2025-02-10

Araitz Katarain eta Irantzu Idoate Bertsuxurlako finalera

Araitz Katarain eta Irantzu Idoate Bertsuxurlako finalera
Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da Baionan.

Erredakzioa

Bertsuxurla gazte sariketako lehenengo kanporaketa jokatu zen ostiralean Azkaingo Xoko Ona ostatuan. Binakako sariketa da eta hiru bikote aritu ziren kantuan: Joanes Azpillaga (Azpeitia) eta Danel Herrarte (Aramaio): Irantzu Idoate (Hazparne) eta Araitz Katarain (Mallabia); eta Johane Larre (Baiona) eta Kattin Madariaga (Arantza). Idoate hazpandarra eta Katarain mallabitarra sailkatu ziren finalerako.





Bigarren kanporaketa Baionan ostiralean
Bertsuxurlako bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da Baionako Epaiska elkartean eta hemen ere sei bertsolari ariko dira kantuan bikoteka: Ibai Lekuona (Hendaia) eta Sabin Abarrategi (Aramaio); Lide Arregi (Onati) eta Etxahun Azkarraga (Etxalar); Josu Txoperena (Hendaia) eta Haizea Telleria (Iurreta).

Finala otsailaren 28an, Hazparneko Xuriatean. Gai emaile lanetan June Elizondo eta Saroia Idoate arituko dira.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza