Otsailaren 22 arte luzatuko da fase hau 2025-02-11

Arabako Kuadrillartekoa, bertso egunak egiten

Arabako Kuadrillartekoa, bertso egunak egiten
14 bertso egun egingo ditu lehen fase honetan eta dagoeneko bide erdia egin du. Asteburu honetan Gasteizen, Legution eta Elortzan izango dira. Argantzun amaituko da bertso egunen fasean, otsailaren 22an.

Erredakzioa

Arabako Kuadrillartekoa badoa aurrera hainbat herritan bertso egunak eginez. Aurten lehenengoz Arabako eskualde guztietan egingo dira eta 14 ekitaldi izango dira denera. Dagoeneko erdiak egin dira eta giro onean joan dira: Gasteizen, Aretan, Aramaion (bi), Oionen, Agurainen eta Kuartangon izan dira orain arteko zazpi bertso egunak.

Asteburu honetan, Gasteizen, Legution eta Elortzan
Asteburu honetarako hiru ekitaldi daude iragarrita. Ostiralean, Gasteizen eta Legution egingo dira eta larunbatean Elortzan. Lehenengo fase hau 22ko asteburuan amaituko da. Aste horretan, Gasteizen, Izarran eta Argantzunen izango dira azken hiru ekitaldiak.

Otsailaren 28an finalerdiak
Kuadrillartekoaren finalerdietako fasea otsailaren 28an hasiko da Narbaizan. Lau finalerdiren ondoren, Gasteizen izango da finala apirilaren 5ean.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Gaur hasiko da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak

Bertso sariketa berezia 2026-09-24

Bertso Erronda itzuli da Bilboko alde zaharrera