Bertso agenda 2025-02-14

Aniztasun handiko hogei bertso ekitalditik gora dakartza bertso agendak igandera bitartean. Lagunarteko saioak, ihauteri girokoak, eskekoak, sariketak, bertso saio literarioak, Arabako Kuadrillarteko bertso egunak, bertso klowna... denetik pixka bat. Batzuk aipatzearren, Ordizian gaur Emaneurre taldeak antolatzen duen bertso afari jendetsua izango da. Arantzan, ihauterietako bertso afaria. Lekeition eta Portugaleten lagunarteko saioak. Baliarrainen bertso-jarri afaria Harituzen estutik. Mingañe Saltsan Aranon eta Bertsuxurla Baionan. Araban bertso egunak Gasteizen eta Legution gaur eta Elortzan bihar.
Igandean, libertimentuak hasiko dira Donapaleun. Laudion bertso saio literarioa. Zarautzen, Zirikaren bertso saioa.
Agenda osoa hemen, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren atarian.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28