ALBEren eskutik 2025-02-18

Abra Saria larunbatean Algortan, zortzi bertsolari gazterekin

Abra Saria larunbatean Algortan, zortzi bertsolari gazterekin
Arratsaldean kanporaketak eta gauean finala, Azebarri Kultur txokoan.

ALBE Bertsolari Eskolaren eskutik Abra Saria jokatuko da larunbatean Algortan, zortzi bertsolari gazte kantuan direla: Haira Aizpurua, Naia Arrizabalaga, Xabin Abarrategi, Ekhiñe Zapiain, Janire Arrizabalaga, Karmele Abaitua eta Jon Mendiluze. Aurten formatu aldaketa etorri da Abra Sarira eta finala bakarrik jokatu ordez, bi kanporaketa eta finala jokatuko dira. Dena egun berean.

Lehenengo kanporaketa Abian kultur elkartean jokatuko da 18:00etan eta bigarrena Salsidu tabernan 19:30ean. Finala 21:00etan hasiko da Azebarri kultur txokoan. Iaz Irantzu Idoatek irabazi zuen.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza