Finala Leitzan, martxoaren 14an 2025-02-17

Joanes Illarregi irabazle Aranoko kanporaketan eta Maddalen Arzallus bigarren

Joanes Illarregi irabazle Aranoko kanporaketan eta Maddalen Arzallus bigarren
Azken unean, Andoni Rekondok kantatu zuen Irantzu Idoateren ordez. Illarregik ezin izango du finalean egon. Beraz, Maddalen Arzallus eta Andoni Rekondok kantatuko dute lehenengo kanporaketatik.

Erredakzioa

Mingañe Saltsan bertso afari sariketako lehenengo kanporaketa jokatu zen ostiralean Aranon. Maddalen Arzallus, Iñigo Gorostarzu, Andoni Rekondo eta Joanes Ilarregi aritu ziren kantuan, Maider Ansak gaiak jarrita. Berez, Irantzu Idoate zen kantatzekoa baina, baina azken uneko ezinagatik Andoni Rekondok kantatu zuen. Joanes Illarregi irabazi zuen kanporaketa. Maddalen Arzallus gelditu zen bigarren eta Andoni Rekondo hirugarren. Joanes Illarregik ezin izango du finalean kantatu. Beraz, Aranoko kanporaketatik, Maddalen Arzallus eta Andoni Rekondo ariko dira Leitzan, martxoaren 14an.



Ostiral honetan Areson izango da bigarren kanporaketa: Idoia Granizo, Unai Mendizabal, Maider Arregi eta Julio Soto ariko dira kantuan. Hirugarren kanporaketa Errazkinen izango da otsailaren 28an eta finala martxoaren 14an Leitzan.




Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza