Hazparnen otsailaren 28an 2025-02-17

Bertsuxurlako finala: Josu Txoperena-Haizea Telleria eta Irantzu Idoate-Araitz Katarain

Bertsuxurlako finala: Josu Txoperena-Haizea Telleria eta Irantzu Idoate-Araitz Katarain

Bertsuxurlako finala erabakita gelditu da, joan den ostiralean Baionan bigarren kanporaketa jokatuta. Hiru bikote aritu ziren kantuan: Josu Txoperena-HaizeaTelleria, Sabin Abarrategi-Ibai Lekuona eta Lide Arregi-Etxahun Azkarraga.



Entzuleek hala erabakita, Josu Txoperena-Haizea Telleria gertatu ziren irabazle. Hemen bi bertsolarien hasierako agur berezia. Beraz horrela osatuko da finala. Lehenengo kanporaketatik Irantzu Idoate-Araitz Katarain bikotea eta bigarren kanporaketatik Josu Txoperena-Haizea Telleria. Finala otsailaren 28an izango da Hazparneko Xuriatea ostatuan 19:00etan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza