Antzerki eskolan, 19:00etan 2025-02-17

Bertsoaroako azken jaialdia ostegunean eta haurrentzako tailerra ostiralean

Bertsoaroako azken jaialdia ostegunean eta haurrentzako tailerra ostiralean
Jaialdian bertsotan: Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitia ariko dira kantuan, Maialen Belarrak gaiak jarrita. Ostiralean haurrentzako bertso tailerra. Datorren asteko bertso afariko sarrerak eskuragarri daude.

Bertsoakoak bi beste bi ekitaldi izango ditu aste honetan. Ostegunean bigarren jaialdia izango da Antzerki Eskolan eta ostiralean umeentzako bertso lantegia Iturramako Civivoxean. Ostegunean, sei bertsolari ariko dira kantuan: Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitia ariko dira kantuan, Maialen Belarrak gaiak jarrita. 19:00etan izango da hitzordua eta sarrera doan da.

Haurrentzako bertso tailerra ostiralean
Haurrentzako eskaitza ohikoa du Bertsoaroak. Otsailaren 21ean Bittori Elizaldek eta Endika Legarrak Bertso jasa, bat-bateko jolasa eskainiko dute 17:00etan, Iturramako Civivoxean. Eskaintza 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta aurrez izena eman behar da parte hartu ahal izateko, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikora idatzita edo 948143747 telefonora deituta. Otsailaren 19an amaituko da izena emateko epea. Bittori Elizalde eta Endika Legarra arduratuko dira lantegiaz.



Bertso afaria datorren astean
Bertso afariak borobilduko du aurtengo Bertsoaroa. Eneko Lazkoz, Nerea Elustondo eta Xabat Illarregi ariko dira bertsotan, Alaitz Rekondok gaiak jarrita. Otsailaren 27an, ostegunarekin, Geltokin, 20:30ean. Sarrerak salgai daude dagoeneko, www.geltoki.red/eu/ webgunean, eta 32 eurotan.


 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa