X. edizioa izan da aurtengoa 2025-02-18

Bertso jarrien afaria Baliarrainen

Bertso jarrien afaria Baliarrainen
Hamaika sorta kantatu zituzten Harituzeko kideek. Baliarraingo elkartea bete egin zen.

Jexux Mari Irazu

Tolosaldeko Harituz Bertso Eskolaren ekimenez X. Bertso jarrien afaria egin zen joan zen ostiralean Baliarrainen. Bertso plazan oso ohikoa ez den jarduna da bertso jarrien afaria eta Harituzek urteak daramatza Tolosaldean antolatzen, urtero herria txandatuz. Jende aldetik oso erantzun ona izaten duen ekitaldia da. Berariaz ekitaldirako jarritako bertsoek, bestelakoak zein bertso zaharrek osatzen dute zerrenda luzea.

Aurtengoan hamaika sorta izan dira Harituzeko belaunaldi desberdinetakoek jarritakoak. Honako hauek aritu ziren sortak kantatzen: Ugaitz Garmendia, Izarne Zelaia, Eki Mateorena, Roberto Artetxe, Izar Zelarain eta June Aiestaran (elkarrekin), Danel Etxeberria, Amaia Agirre eta Naiara Arreseigor (elkarrekin), Oibar Olano, Aratz Arzelus, Beñat Azaldegi eta Jexux Mari Irazu. Aitor Atxega musikariak lagunduta kantatu zituzten. Publikoan ere adin guztietako jendea biltzea lortu zuen ekitaldiak.












Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza