Ostegunetik larunbatera 2025-02-19

Arabako Kuadrillarteko azken bertso egunak Gasteizen, Izarran eta Trebiñun

Arabako Kuadrillarteko azken bertso egunak Gasteizen, Izarran eta Trebiñun
Arabako eskualde guztietan hamalau bertso ekitaldi burututa, datorren astetik aurrera Kuadrillartekoaren lehia fasea etorriko da: lau finalaurreko eta finala apirilaren 5ean Gasteizen.

Jexux Mari Irazu

Lehenengo aldiz Arabako eskualde guztietara iritsita, aste honetan egingo dira Kuadrillarteko azken bertso egunak Gasteizen, Izarran eta Trebiñun, Argantzunen. Bertso poteoa, bertso txokolatada eta bertso bazkaria egingo dituzte bertsozaleak biltzeko. Hiru horiekin, denera 14 ekitaldi osatuko dituzte. Kanpo zein barruko ekitaldiak izan dira oro har. Bertso poteoak, Santa Ageda bueltako kopla saioak, bertso bazkariak, aretoko ekitaldiak... alderdi soziala eta bertsoa uztartu dituzte bertso egunek. Talde desberdinetako jendea lagunarte giroan biltzeko ere baliagarria izan da fase hau.



Lau finalaurreko eta finala Gasteizen, apirilaren 5ean
Bertso egunen fasea burututa, lehiaketa fasean sartuko da Arabako Kuadrillartekoa. Lau finalaurreko eta finala izango ditu datorren asteburuan hasita. Finala Gasteizen izango da apirilaren 5ean.










Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza