Larunbatean 21:00etan ETB1en. 2025-02-20
Mirari Martiarena
Ordiziako eta Iruñeko bertsoak izango dira aste honetan Hitzetik Hortzeran. Ordizian bertso afaria antolatu zuen Emaneurre taldeak Tximista Sagardotegian otsailaren 14an. Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina aritu ziren bertsoan librean eta Igor Egurenek jarritako gaiekin.
Iruñeko Bertsoaroako lehen bi ekitaldietako bertsoak izango dira Hitzetik Hortzeran. Bertso tramako Iratxe Legarrak gidatuta, Haira Aizpurua, Araitz Katarain, Kattalin Lizarraga, Aitor Ugarte, Eki Mateorena eta Kattin Madariaga aritu ziren kantuan. Jaialdian, Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Joanes Illarregi, Julio Soto eta Xabat Galletebeitiak egin zuten bertsotan Maialen Belarra gai-jartzailearen esanetara. 
Beñat Goitia Benizze musikariari elkarrizketa
Euskal Musikagintza SL artikulua idatzi zuen JAKIN aldizkariaren urtarrileko alean Beñat Goitia Benizze musikariak. Euskal musikagintzaren egungo egoerari egin zion analisia abiapuntu hartuta egingo dio Beñat Goitiari elkarrizketa Mirari Martiarenak. 
Hainbat musika proiektuta ibili ondoren, Benizze da Beñat Goitiaren bakarkako proiektua. Hiru lan argitaratu ditu eta bere sormenaren harra asetzeko eta bideratzeko lekua topatzen du bertan. Sormena prozesuaz gain, kontzertuak lotzeko emanten duen lanari buruz arituko dira programan.
Gaur egun, musikari lotuta dagoen arren, Beñat Goitiak bertsoarekin ere badu lotura. Institutu garaian hainbat lagunekin hurbildu zen bertso eskolara. Modu berezian gogoratzen ditu bertako lagunartea eta ikasitakoa. Gerora abestietako letrak egiteko erabiltzen ditu bertan ikasitakoak. Gai-jartzaile lanak ere egin izan zituen eta distantziatik mugimendu indartsu bezala ikusten du Arabako bertsolaritza. 
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28