Bertso agenda 2025-02-20

Hogei bertso ekitalditik gora igandera bitartean

Hogei bertso ekitalditik gora igandera bitartean

Jexux Mari Irazu

Bertso agendak 20 ekitalditik gora dakartza gaurtik igandera. Bertsoaroak bi ekitaldi utziko ditu Iruñean. Jaialdia gaur eta umeentzako tailerra ostiralean. Arabako Kuadrillartekoak azken bertso egunak egingo ditu gaurtik larunbatera. Argantzunen emango dio itxiera Kuadrillarteko fase honi, ondoren lehiaren faseari heltzeko.

Sariketen arloan, Mingañe Saltsan bertso afari sariketako bigarren kanporaketa izango da Areson ostiralean eta larunbatean Abra Saria Algortan. Hainbat lagunarteko saio izango dira. Besteak beste, Lantziegon, Errigoitin, Erronkarin, Legazpin eta Etxebarrin. Hernanin bertso trama. Saio literarioak Lasarte-Orian eta Elizondon. Haizea dator plazaratze jaialdia Ziburun eta libreko saioa Jataben, Emakume Artistak Neguko Jaialdiaren baitan. Heletan, Baigurako libertimendua.

Agenda xehea, hemen, Xenpelar Dokumentazio Zentroan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza