Mizel Mateo Sallaberri - Bertsolari bertsozale podkasta 2025-02-21

«Ni bertsoari lotu banaiz lagunei esker izan da»

2025/podkasta_bertsoa/9-BBMizelMateo250221.mp3.mp4

Xan Alkhat

Mizel Mateo Sallaberri (Bidarrai, 1988) dugu aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Inguruak bertsozaletu zuen Mizel eta gogoan du Ernest Alkhat ikastolara etorri zenekoa. Handik gutxira bertso eskolan hasi zen. Hamar urteko etenaren ondotik berriz ere bertsoari lotu zitzaion Mizel Mateo, laguntasunari esker berak aitortu duenez. Ez da ziur Xilaban aterako den baina ateratzekotan ondo prestatuta joan nahi luke. Irisarriko bertso eskolaren ardura darama eta berak jaso zuen laguntasun giroa transmititzen ahalegintzen da bertsoarekin batean. Entzun bere lekukotza.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza