Algortan jokatu zen larunbatean 2025-02-24

Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Abra Saria

Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Abra Saria
Aurten formatu aldaketa etorri da. Bi kanporaketa eta finala jokatu dituzte arratsalde eta gau partean.

Jexux Mari Irazu

ALBE Bertsolari Eskolaren eskutik Abra Saria jokatuko da larunbatean Algortan, zortzi bertsolari gazte kantuan zirela: Haira Aizpurua, Naia Arrizabalaga, Xabin Abarrategi, Ekhiñe Zapiain, Janire Arrizabalaga, Karmele Abaitua eta Jon Mendiluze. Aurten formatu aldaketa etorri da eta finala bakarrik jokatu ordez, bi kanporaketa eta finala jokatu ziren. Dena egun berean.

Bi kanporaketak jokatuta Naia Arrizabalaga, Haira Aizpurua, Jon Mendiluze eta Janire Arrizabalaga sailkatu ziren finalerako. Haira Aizpuruak irabazi zuen txapela. Formatu aldaketak harrera ona izan du.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza