Mingañe Saltsan bertso afari sariketa 2025-02-24

Jexux Mari Irazu
Areson jokatu zen ostiralean Mingañe Saltsan bertso afari lehiaketako bigarren kanporaketa. Idoia Granizo, Julio Soto, Unai Mendizabal eta Maider Arregi aritu ziren kantuan, Iñigo Gorostarzuk aurkeztuta. Aretoko elkartea bete egin zen eta aldez aurretik agortu ziren sarrera guztiak. Julio Sotok irabazi zuen kanporaketa eta Maider Arregi gelditu zen bigarren. Bi horiek dute finalerako eskubidea, baina, Sotok ezin izango du martxoaren 14ko hitzorduan izan eta Unai Mendizabal ariko da bere lekuan, zizurkildarra sailkatu baitzen hirugarren.
Beraz, finalean ariko diren seitik lau erabakita daude: Maddalen Arzallus, Andoni Rekondo, Maider Arregi eta Unai Mendizabal. Finala Leitzan izango da.
Azken kanporaketa Errazkinen ostiral honetan
Mingañe Saltsan sariketako hirugarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da Errazkinen. Kantuan, Eli Pagola, Jon Maia, Kerman Diaz eta Oihana Iguaran.

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu