Finala apirilaren 5ean Gasteizen 2025-02-25

Arabako Kuadrillarteko finalaurrekoak hasiko dira ostiralean Narbaizan

Arabako Kuadrillarteko finalaurrekoak hasiko dira ostiralean Narbaizan
14 talde ariko dira bat-batean. Lehen finalaurrekoan, Ganbarakoak, 4 gara eta Bainera F.T taldeak ariko dira, afalondoko formatuan.

Erredakzioa

Arabako bertso Kuadrillartekoa lehia fasean sartuko da ostiralean, 14 bertso eguneko lehen girotze fasea osatuta. Denera 14 talde ariko dira kantuan eta lau sailkatuko dira finalerako. Lau finalaurreko jokatuko dira Narbaizan, Aramaion, Amurrion eta Gillernan. Finala Gasteizen izango da eta egun osoko ekitaldia izango da.

'Ganbarakoak', '4 gara' eta 'Bañera F.T' taldeak, afalondoko formatuan.
Lehen kanporaketa honetan hiru talde ariko dira kantuan: 'Ganbarakoak', '4 gara' eta 'Bañera F.T' taldeak. Narbaizako Elkartean izango da afaria eta ondorenean izango da saioa.

Finalaurrekoetan hiru eta lauko saioak izango dira eta lau talde pasako dira finalera.







Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza