Zazpi saio izango ditu 2025-02-26

Gaztetxeak Bertsotan ekimena martxoaren 14an hasiko da Itsasun

Gaztetxeak Bertsotan ekimena martxoaren 14an hasiko da Itsasun
Lau kanporaketa: Itsasu, Mutriku, Hernani eta Altsasun. Bi finalerdi: Bilbon eta Gasteizen, ostegunetan. Finaleko data eta lekua oraindik ez da publiko egin. Bertsoa.eus-ek ekimen honen nondik norakoen berri zabalduko du gutxi barru, antolatzaileei elkarrizketa eginda.

Mirari Martiarena

Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren berri ematen ari dira aste honetan sare sozialetan. Atzo saioetako herriak eta datak zabaldu zituzten. Itsasun hasiko ekimena martxoaren 14an. Lau kanporaketa eta bi finalaurreko izango ditu. Kanporaketak Itsasun, Mutrikun, Hernanin eta Altsasun. Finalaurrekoak Bilbon eta Gasteizen, ostegunetan. Finaleko data eta lekua oraindik ez da publiko egin.

Kanporaketak
Martxoak 14, ostirala, Itsasu. Goxoki Gaztetxea.
Martxoak 15, larunbata, Mutriku. Mutrikuko Gaztetxea.
Martxoak 21, ostirala, Hernani. Kontrakantxa Gaztetxea.
Martxoak 22, larunbata, Altsasu. Altsasuko Gaztetxea.

Finalerdiak
Apirilak 3, osteguna, Gasteiz. Gasteizko Gaztetxea.
Apirilak 10, osteguna, Bilbo. Zazpi Katu Gaztetxea.

Bertsoa.eus-ek ekimen honen nondik norakoen berri zabalduko du gutxi barru, antolatzaileei elkarrizketa eginda.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza